Ahobizi ala Belarriprest?

Euskaraldian parte-hartzeko izen-ematea ireki da

Euskaraldia-baieuskarari.jpg

11 egun euskaraz ariketa sozialean parte hartzeko izen-emate epea zabalik dago; euskara praktikan jarri nahi duten herritarrek izena eman ahalko dute parte hartzeko hizkuntza ohiturak astintzea helburu duen ariketa sozialean. Horretarako, euskaraldia.eus webgunea baliatu ahalko dute. Parte hartzeko  belarriprest eta ahobizi rolen artean erabaki beharko dute. 

Bai Euskarari Elkartea Euskaraldiaren sustatzaileen artean dago eta gure helburua da ekimenean parte hartuko duten ahalik eta ahobizi eta belarriprest gehien aktibatzea; gizartean eta eremu sozioekonomiko alor guztietan euskara baliatzeko, egunerokoan euskaraz aritzeko. 

Izen-ematea noiz eta nola

Azaroren 23ra bitarte Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek eman beharko dute izena webgune orokorrean zein herriz herri jarriko diren postu eta lekuetan.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin