Lazarraga Saria jaso du aurten Baiona Hortz Klinikak euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Bai Euskarari ziurtagiria dute, Bidean maila, hain zuzen ere. Nortxu Núñez Hortz Klinikako arduradunari elkarrizketa egin diote Diario de Noticias de Álava egunkarian. Hemen duzue elkarrizketa osorik:
Nortxu Núñez
BAIONA HORTZ KLINIKA
“Hortz klinikako langile gehienak euskaraz artatzeko gai dira”
Baiona Hortz Klinikako langileek bai esaten diote euskarari. Lazarraga saria jaso berri dute euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa
Begoña Martín / Pilar Barco
Arabako biztanleen %48,2k euskara ulertzen du, hau da, arabarren artean bitik batek hizkuntza ulertzen du. “Aldaketak ari dira ematen eta, pixkanaka, euskara sustatzea eta erabiltzea onu- ragarria dela jabetzen ari dira bai enpresak, bai merkataritza eta osta- laritza, bai bestalako entitateak ere”. Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzálezek mezu hori nabarmendu zuen Lazarraga Sarien bostgarren edizioko sari-banaketan. Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak, Treiñu Sagardotegiak, Baiona Hortz Klinikak, Gamarrako Ostalaritza eskolak eta Paul Urkijok jaso dute aurtengo Lazarraga saria, Arabako alor sozioekonomikoan euskararen alde egindako lanaren errekonozimendu gisa. Arabako Foru Aldun- diak eta Bai Euskarari Elkarteak elkarlanean antolatzen dute sariketa. “Odontologiako zerbitzu integrala eskaintzen dute; osasuna, materialen kalitatea eta zehaztasun zientifikoa bermatzen dute, konfiantzatik eta, nola ez, euskaraz”. Horrela irabazlea aurkeztu zuten Gasteizko Artium museoan ospaturiko sari banaketan.
Zorionak Lazarraga saria jasotzeagatik. Euskara txertatzeko aurrera eramandako ekimenak saritzen dituzte. Zer suposatu du Baiona Hortz Klinikaren langileentzat?
Eskerrik asko. Sorpresa itzela izan da. Garrantzitsua da euskara sustatzeko ahaleginak aintzat hartzea, esfortzu handia suposatzen duelako enpresa mailan eta maila pertsonalean. Gasteizen euskara ikasgeletako hizkuntza dela burutik kendu behar dugu. Hizkuntza ofiziala da, errespetatu eta bultzatu behar duguna eta horretarako, kalean, saltokietan... erabiltzeko aukera izan behar dugula uste dut.
Zein izan da zure euskararekin harremana? Txikitatik ikasi zenuen euskaraz, edo euskaldun-berria zara?
Ni Trapagarangoa naiz, Bizkaiko Meatzaldekoa, euskalduna ez den/zen eskualdea. Guraso batzuen bultzadarekin ireki berri zen ikastola batean ikasi nuen txikitatik D ereduan. Aurrerago, EHU-n ikasketa gehienak gazteleraz egin behar izan nituen euskaraz ikasteko aukerarik ez zegoelako.
Gaur egun non erabiltzen duzu hizkuntza? Zure egunerokotasu- nean aukerarik daukazu euskaraz egiteko? (familiartean, lagun giroan, etxean, lanean, aisialdian, dendetan,...)
Ahal dudan heinean erabiltzen dut euskara egunero, adibidez, gurasoneuskaldunekin, umeekin, lagunekin, lankide askorekin eta bezeroekin Baiona Hortz Klinikan.
Noiz ireki zenuten klinika Gasteizen, eta noiz hasi zen euskarekiko harremana kontsultan?
2004an zabaldu genuen Baiona Hortz Klinika Gasteizko Lakuabizkarra auzoan, eta irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia lehenengo momentutik elebitan jarri genituen. Lankide eta bezeroen arteko harremana bezeroaren aukeraren araberakoa da. Klinikako langile gehienak euskeraz artatzeko gai dira eta ulertu guztiek ulertzen dute.
Zergatik hasi zinen Bai Euskarai Elkartearekin lanean? Bezeroen beharra betetzeko asmoz?
Gaur egun Baiona Hortz Klinikak Bai Euskarari “Bidean” ziurtagiria du. Lan serioa egiten ari da euskara- ren normalizazioaren alde. “Bidean” ziurtagiria programa horretako lehen mailako ziurtagiria da: ondoren datoz “Zerbitzua Euskaraz” maila eta “Zerbitzua eta Lana euskaraz” maila.
Gure kasuan erronka personal bat da eta Baiona Hortz Klinikari balio erantsi bat ematen diola uste dut. Nik ez dut uste bezeroek euskaraz artatuak izateko aukeratzen dutenik gure klinika. Hala ere, behin paziente batek hau esan zidan: “Holako lekuetan euskaraz hitz egiten badidate ziurtasuna eta konfidantza handia ematen didate”.
Zeintzuk izan dira ordutik egindako pausoak kontsultan (hizkuntza paisaia elebitan dago, bezeroekin harremanak,...)?
Saiatzen gara langile guztiak elebidunak izatea, zerbitzua euskaraz eman ahal izateko. Bestalde, idazkiak, galdetegiak, hizkuntza paisaia, nominak, web orrialdea, erantzungailua... ere elebitan daude Baiona Hortz Klinikan.
Zenbat lagunek lan egiten duzue kontsultan eta zein da gehien erabilitako hizkuntza?
Hiru dentista eta lauzpabost higienista gaude lanean Baiona Hortz Klinikan, Gasteizko Lakuabizkarra auzoan kokatuta. Gure artean gehienetan, euskara darabilgu.
Eta hortz klinikara joaten diren bezeroekin, zein da gehien erabilitako hizkuntza? Gero eta paziente euskaldun gehiago joaten dira kontsultara?
Bezeroen beharren arabera, euskaraz edo gazteleraz egiten dugu. Ez dakit gero eta euskaldun gehiago datozen. Egia da urteak pasa ahala gehiago ezagutzen gaituztela eta konturatzen direla euskara erabil dezaketela gurekin.
Eta zer moduz moldatzen zarete hortz klinikako langileek kontsultara joaten diren paziente txikiekin, hau da, umeekin? Euskaraz edo erderaz egiten duzue kasu gehienetan?
Jakina, beti euskaraz. Eta harrituta nago, ume gehienek gazteleraz erantzuten dutela, nahiz eta euskeraz ulertzen duten. Zailtasun handiak dituzte, ikasleek, euskaraz espresatzeko, beren jaiotze data euskeraz esateko, adibidez.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin