Zarauzko Udalbatza aretoan ospatu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia, Bai Euskarari Elkarteko zuzendaria den Rober Gutiérrez-ek; Nekane Iribarrek, euskara zinegotziak: eta, Xabier Txurrukak, Zarauzko alkateak. Zarautzen 32 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria eta orain dela 13 urte sortu zen Zarauzko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmen honen bidez, horietako 28 babesten dira.
Rober Gutiérrez-ek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak, eskerrak eman dizkie Udalari aurten ere hitzarmena berritu dutelako eta Zarauzko ziurtagiridunei, euskaraz lan egiteko eta bizitzeko egunero egiten duten ekarpenagatik. Bai Euskarari komunitatea geroz eta sendoagoa dela nabarmendu du eta elkarlana goraipatu du oraingo eta etorkizuneko giltzarri gisa. Gaur egun, Bai Euskarari Elkartea ziurtagiri bat baino askoz gehiago dela gogorarazi nahi izan du zuzendariak: “gero eta eragin eta arrakasta handiagoa lortzen ari diren proiektuak, tresnak eta baliabideak lantzen, sortzen eta egokitzen ari gara enpresen eta profesionalen eskura jartzeko: Enpresarean, Lansarean, jarraibide egokiak eta abar luze bat”.
Gainera, Euskaraldiarekin gertatzen ari den bezala, Gure lurraldearen eraldaketaz ari garela adierazi du Gutiérrez-ek. “Enpresetan hizkuntzak egoki kudeatzea eraldaketa bat da, enpresarentzat eta baita transformazio-prozesu horietan parte hartzen duten pertsonentzat ere”.
Xabier Txurruka alkateak jakinarazi ditu 32 establezimenduen izenak. Horietatik 4k "Zerbitzua eta Lana Euskaraz" goreneko maila dute, 19ek "Zerbitzua Euskaraz" eta gainontzeko 9k "Bidean" maila.
Bai Euskarari Elkartea eta Zarauzko Udala pozik eta eskerturik agertu dira, lorpenak ikusten ari direlako eta aurrera jarraitzeko gogotsu daudelako. Baina, batez ere, “Bai Euskarari Ziurtagiria duten Zarauzko eta Euskal Herria osoko enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak egiten ari diren lanagatik, haien konpromisoagatik, haien ereduagatik, haien eraginagatik eta bide-erakusle izateagatik.
Ziurtagiridunen zerrenda
Amenabar, S.A.* |
Euskararen bidean |
Asti Pinturak |
Euskararen bidean |
Etxabe Confort |
Euskararen bidean |
Hotel Restaurante Argiñano |
Euskararen bidean |
Inmobiliaria Orio Txoko Txiki S.L. |
Euskararen bidean |
KSB Itur Spain S.A.* |
Euskararen bidean |
Laguntasuna S.Coop. |
Euskararen bidean |
Orizar Burdindegia S.L |
Euskararen bidean . |
Ulacia bidaiak S.L. |
Euskararen bidean |
Andere Produktu Profesionalak |
Zerbitzua euskaraz |
Borda Ardoak |
Zerbitzua euskaraz |
Chapucetti Diseinuak |
Zerbitzua euskaraz |
Eguzki Taberna |
Zerbitzua euskaraz |
Ekia pentsioa |
Zerbitzua euskaraz |
EKOLIO Olio Birziklapena |
Zerbitzua euskaraz |
Euskadiko Halterofilia Elkargoa |
Zerbitzua euskaraz |
Garrastazu Optika |
Zerbitzua euskaraz |
Gipuzkoako Ur Kontsortzioa – Zarautz* |
Zerbitzua euskaraz |
Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak S.L. |
Zerbitzua euskaraz |
Iruretagoiena Harategia - Kukulu |
Zerbitzua euskaraz |
Laia Janari Denda |
Zerbitzua euskaraz |
Lizardi lanerako arropa-denda |
Zerbitzua euskaraz |
Martiarena zapategia |
Zerbitzua euskaraz |
Mendizabal Kinkila Denda |
Zerbitzua euskaraz |
Salbatore Mitxelena Ikastola |
Zerbitzua euskaraz |
Solozabal Autoeskola - Zarautz |
Zerbitzua euskaraz |
Talai Berri Txakolindegia |
Zerbitzua euskaraz |
Zarautz Hileta Zerbitzuak S.A. |
Zerbitzua euskaraz |
Oteitza Lizeo Politeknikoa |
Zerbitzua eta lana euskaraz |
Tropela Informatika eta Euskara Elkartea |
Zerbitzua eta lana euskaraz |
Urola Kostako Hedabideak S.L. |
Zerbitzua eta lana euskaraz |
Zarauzko AEK euskaltegia* |
Zerbitzua eta lana euskaraz |
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin