Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa-ekitaldia ospatu dute Gernika-Lumon, 22 enpresa, saltoki eta entitateen euskara maila aitortzeko. Hamaikagarren urtea da jardunaldia antolatzen duela Bai Euskarari Elkarteak, Gernika-Lumoko euskara saila, Busturialdean euskaraz bizi elkartea, Gernikako AEK, Artez Euskara Zerbitzua eta Seber Altube Ikastolarekin elkarlanean.
Bai Euskarari Elkarteko Maddi Iregik hartu du hitza, euskararen aldeko pausoak ematen ari diren erakundeak zoriontzeko eta Gernika-Lumoko bidelagunei eskerrak emateko. Jarraian, Gernikako euskara zinegotziarekin, Marisa Aldamizetxebarriarekin batera, 22 ziurtagirien banaketari ekin diote.
Ziurtagiridunen aitortza
Gernika-Lumoko Ziurtagiridunen artean bostek "Zerbitzua eta Lana Euskaraz" maila lortu dute; 11k, "Zerbitzua Euskaraz"; eta gainontzeko guztiek, zazpik, "Euskararen Bidean" maila. Bai Euskarari Elkarteko ordezkariak entitate horien guztien aurrerapausoak azpimarratu ditu; izan ere, esparru horretan egiten den ekarpena txalotzekoa da. Gainera, nabarmendu nahi izan dute, Bai Euskarari komunitatean ziurtagiriaz gain, beste baliabide eta proiektuetan parte-hartzeko aukerak ere badituztela, hala nola: Enpresarean edo Lansarean bezalako sare edo-eta bestelako baliabide eta tresna profesionala. Gainera, Bai Euskarari Elkartetik ziurtagiridunen jarraipena eta ebaluazioa arretaz egingo dutela adierazi dute, etengabeko laguntza eta gertutasuna eskainiz.
Gainera, Euskaraldiarekin gertatzen ari den bezala, gure lurraldearen eraldaketaz ari garela adierazi du Iregi-k. “Enpresetan hizkuntzak egoki kudeatzea eraldaketa bat da, enpresarentzat eta baita transformazio-prozesu horietan parte hartzen duten pertsonentzat ere”.
Ziurtagiridunen zerrenda
Euskararen bidean:
Zerbitzua euskaraz:
Zerbitzua eta lana euskaraz
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin