27. aleak Bai Euskarari Elkartearen azken urteko berriak jasotzen ditu, Lazarraga Sariak ekitaldiari arreta berezia eskainiz. Errepaso sakona egin dugu, 2018ko une berezienak gogorarazteko eta urte berrirako pausoetan indarrak jartzeko. Izan ere, euskaraz, asko dugu irabazteko.
Gogoan izan, ziurtagiriduna bazara, zure egoitzan jasoko duzula ale berria; utzi espazio ireki batean langileek eta bezeroek irakur dezaten!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin