Lanabes Araban Euskara Lanean ekimenak pilotaje prozesua martxan izan du 2018an eta, prozesu horri esker, Arabako 18 entitatek Bai Euskarari Ziurtagiria lortu dute. Hala, enpresan euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko lanean jarraituko dute entitateok.
Lanabes ekimenak jarri zuen martxan iaz pilotaje zerbitzua Araban eta prozesu horrek enpresei bidea erraztu die, Bai Euskarari Elkartearen metodologia ulergarri eta erraz baten bitartez. Ondoren aurkezten diren 18 enpresa hauek hizkuntzaren egoera hobetzeko ibilbidea zehaztu dute Bai Euskarari Elkartearen laguntzarekin eta eskura izan dituzten baliabideekin, esate baterako, diagnostikorako aplikazioa, praktika egokiak eta eredugarriak, inprimaki-ereduak, etab.
Zorionak Arabako 18 enpresa hauei, Lanabeseko pilotajea arrakastaz garatzeagatik eta ondorioz lorturiko Bai Euskarari Ziurtagiriarengatik.
Baias Garagardotegia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Zainduz fisioterapia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
EBA SL: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Arbel kooperatiba: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Gaubea Zalditegia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Sartu Alava:Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Saregune Komunitate Teknologia: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Kintelena janari denda: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Aiaraldea Ekintzen Faktoria: “Zerbitzua eta Lana Euskaraz” maila eskuratu dute.
Sarayola: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Azala espazioa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
RPK: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Artepan: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Delabor Asesoria: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Mamia: “Zerbitzua euskaraz” maila egokitu zaie.
Teklak – Komunikazio eta audientzien estudioa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Instituto Europa: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Suministros Uriarte: Bai Euskarari Ziurtagiriaren “Bidean” maila lortu dute.
Arabako entitateei zuzenduta
Arabako era guztietako entitateei zuzendurik dago pilotajea, beraz, prozesuan parte hartu nahi duten enpresek Lanabesekin jar daitezke harremanetan e-postaz, info@lanabes.eus helbidera idatzita edo zuzenean Bai Euskarari Elkartearekin harremanetan jarrita, e-postaz: info@baieuskarari.eus edo telefonoz: 945215196 / 677415084.
Iruzkina egin