Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen Euskararen Ginkanaren 6.edizioa aurkeztu du, aukera paregabea Bai Euskarari komunitatea osatzen duten eta euskaraz lan egin nahi duten enpresa, elkarte eta era guztietako erakundeentzat.
Izan ere, lehiaketaren helburua da herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea; ekologiaren begirada hizkuntzetara ekarri eta hizkuntza guztien garapen jasangarrirako hizkuntza praktika ekologikoak proposatuz. Gainera, talde irabazleak 3.000 euro irabaziko ditu aukeratutako euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko.
Bi fasetan burutzen den lehiaketa da Euskararen Ginkana. Lehen fasean, internet bidezko bost proba erantzun beharko dituzte 4-6 lagunekin osaturiko taldeek. Horietan puntuaziorik altuena eskuratzen duten lau taldeak pasako dira bigarren fasera, Donostiako Tabakaleran ospatuko den finalera hain zuzen ere. Bertan proposatzen diren probetan puntu gehien biltzen dituen taldea izango da 6.edizio honen irabazlea. Zorte on!
Izena emateko epea 2018ko abenduaren 10etik 2019ko urtarrilaren 30era egongo da zabalik.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin