“Euskara sustatzen duenak komunitatearen garapenaren alde egiten du”

Barañaingo 37 entitatek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria

baranain-ziurtagiriak2019.jpg

Bai Euskarari Ziurtagirien banaketa-ekitaldia egin zuten ostiralean, martxoaren 15ean, Barañainen, 37 enpresa, saltoki eta entitateren euskara maila aitortzeko. Oihane Indakoetxea Barañaingo alkateak eta Rober Gutiérrez Bai Euskarari elkarteko zuzendariak eman zituzten bereizgarriak. Biek nabarmendu zuten entitateen lan eredugarria eta euskarak alor sozioekonomikoan leku handiagoa izan dezan egin dituzten urratsak. Horregatik jaso dute ziurtagiridunek aitortza, Gutiérrezek ekitaldian esan bezala, “balioa” eman behar diogulako euskararen alde egiten den lanari.

Gutiérrezek nabarmendu zuen enpresetan hizkuntzak egoki kudeatzea eraldaketa bat dela: “Euskara sustatzen duenak berrikuntzaren, aniztasunaren, bizikidetzaren, kohesioaren eta gure komunitatearen garapenaren alde egiten du”, esan zuen.

Indakoetxeak ziurtagiridunek egindako lanaren atzean dauden pertsonak aipatu nahi izan zituen modu berezian: “Hizkuntza pertsonok erabili egiten baitugu, eta euskara gaur egun zerbait bada, eta asko da, bere atzean zaudeten pertsona guztiongatik da”, gaineratu zuen.

Ziurtagiridunak

Aurten 37 ziurtagiri banatu dira Barañainen: 4k ‘Zerbitzua eta lana euskaraz’ maila lortu dute; 9k ‘Zerbitzua euskaraz’ maila; eta 24k ‘Euskararen bidean’ maila. Guztien artean, gainera, entitate batek lehen aldiz jaso du ziurtagiria: Viajes Marfil-ek, hain zuzen ere.

Ekitaldiko gonbidatuek, protagonistak izan zirenek, ilusioz jaso zuten aitortza eta argi adierazi zuten Bai Euskarari elkartearen laguntzarekin euskararen bidea egiten jarraituko dutela.

Hauek dira Barañaingo ziurtagiridunak:

1   Bidean            ANDRÓMEDA Belardenda
2   Bidean   Barañain AUDITORIOA Fundazioa
3   Bidean   Barañaingo EUSKAL KANTAK
4   Bidean   Barañaingo GEROA BAI
5   Bidean   Barañaingo Gizarte Eskola
6   Bidean   Centro Veterinario ABODI
7   Bidean   Coral Barañain ABESBATZA
8   Bidean              CUBILLAS Botika
9   Bidean   Cubillas-BARRICART Botika – Beatriz
10   Bidean   GOGORZA Anaiak harategia
11   Bidean   HEGOALDE Café-Bar/Taberna
12   Bidean   IRATXO Taberna
13   Bidean   Izquierda/Ezkerra Barañain
14   Bidean   KAIOA Café-Bar/ Taberna
15   Bidean   KARRAPE  taberna Los Porches
16   Bidean   LURGORRI Taberna Jatetxea
17   Bidean   MURUZABAL Bizikletak
18   Bidean                Participando en Barañáin/Barañainen parte hartzen
19   Bidean   SADA Hortz Klinika
20   Bidean   STUDIO Liburudenda
21   Bidean   TANTATIC Diseinu eta Garapena
22   Bidean   TECNIAUTO Auto Lantegia / Taller de coches Tecniauto
23   Bidean   Txaranga IGANDEA
24   Bidean   Viajes MARFIL S.L.      (BERRIA)
25   Zerbitzua euskaraz   AKELAMENDI Taberna
26   Zerbitzua euskaraz       ALAITZ Guraso Elkartea-Apyma
27   Zerbitzua euskaraz   BARABATU Barañaingo Batukada
28   Zerbitzua euskaraz   GAZTE Asanblada                      
29   Zerbitzua euskaraz   Barañaingo JAI BATZORDEA
30   Zerbitzua euskaraz   Barañaingo TRIKITILARI Eskola
31   Zerbitzua euskaraz   EH Bildu Barañain
32   Zerbitzua euskaraz       MUGARRI Guraso Elkartea
33   Zerbitzua euskaraz        PLAZABERRI Egunkari digitala
34   Zerbitzua eta lana euskaraz   HAGIN Erakunde Feminista
35   Zerbitzua eta lana euskaraz   HAIZEA Kultura Elkartea
36   Zerbitzua eta lana euskaraz   HARIZTI Barañaingo Dantza Taldea
37   Zerbitzua eta lana euskaraz   SAHATS Fundazioa

Zorionak guztioi!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin