Zuen iritzia jakin nahi dugu Bai Euskarari Elkartea eta bere proiektuak hobetzeko

iritzia-eus.png

Aurten Bai Euskarari Elkarteak hurrengo hiru urterako (2020-2022) kudeaketa plana prestatuko du. Plana zehazten hasi aurretik, zuen iritzia jakin nahi dugu Bai Euskarari Elkartea eta bere proiektuak hobetzeko asmoz.

Duela hiru urte bete zuten inkestaren emaitzak oraingo planean (2017-2019) barneratu genituen. Erantzunetan eta  ekarpenetan aipatzen ziren, besteak beste, honakoak:

  • Ziurtagiri espezifikoen lanketa
  • Baliabideen atalaren moldaketa eta osaketa
  • Enpresarean eta Lansarean lan-ataria indartzeko beharra
  • Ziurtagiridunentzat intraneta sortzea

Zuen ekarpenak funtsezkoak dira Bai Euskarari Elkartearen proiektua osatzeko eta aberasteko. Iritziak eta ekarpenak jasotzeko, honako galdetegia prestatu dugu:

GALDETEGIA BETE

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin