EHZ jaialdia Irisarrin (Nafarroa Beherea) egingo dute, ekainaren 28tik 30era bitartean. Duela bi urte, aro txarragatik, bertan behera utzi behar izan zuten jaialdia, eta, iaz, jaialdirik ez antolatzea erabaki zuten. Aurten indarberriturik dator jaialdia eta egitarau aberatsa aurkeztu dute.
Iseo & Dodosound, Anari, Gari & Maldanbera, Izaki Gardenak, Koban, Niña Coyote & Chico Tornado, Willis Drumond, Manu Louis, Montauk... horiek dira kontzertuak emango dituzten musika taldeetako batzuk, baina izango dira gehiago ere: ikusi egitaraua.
Musika emanaldiez gain, beste diziplina eta proposamen batzuk ere izango dira jaialdian. Tailerrak antolatu dituzte, esaterako, Miarritzeko G7koen gailurraz, feminismoaz, etorkinez, festa ereduaz eta burujabetzaz gogoetatzeko.
Egun bakoitzerako sarrerak edo hiru egunetarako bonoa eros daiteke ehz.eus-eko txarteldegian.
500 laguntzaile behar dituzte aurtengo jaialdia posible izan dadin. Webgunean eman dezakezue izena laguntzaile izateko.
Euskal Herria Zuzenean Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiria du, Zerbitzua euskaraz maila.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin