Bai Euskarari ziurtagiria Bai Euskarari Elkarteak, euskararen erabilera arlo sozioekonomikoan areagotzea helburarekin, euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari diren enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak identifikatu, aitortu eta pausoak ematen laguntzen dituen ziurtagiria da. Eskuratze-prozesuan elkartearen teknikariek laguntzen dute.
Infografia honetan modu bisual batean azaldu nahi izan dugu ziurtagiriaren inguruko informazioa eta eskuratzeko prozesua.
JARRI GUREKIN HARREMANETAN
2 modu dituzu:
Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa
eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin