Urriaren 24an Bai Euskarari Sarien banaketa-ekitaldia ospatuko dugu Miramar Jauregian (Donostia). Horri begira, Bai Euskarari Sarietarako hautagaiak proposatzeko epea ireki dugu irailaren 15era arte. Galdetegi honen bidez, hiru hautagai proposatu ahal izango dituzu:
Zeintzuk dira zure ustez alor sozioekonomikoan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik aitortza behar duten hiru horiek?
Egin zure proposamena galdetegi honetan.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin