Euskara ikasi nahi duzu? Izen-ematea zabalik duzu euskaltegietan

euskara-ikasi.png

Iraila da ikasturte berria hasteko garaia, beti nahi izan dugun huraxe ikasten hasteko momentua. Orain duzu euskara ikasteko edo hobetzeko aukera, oraintxe duzu euskaltegietan izena emateko aukera.

Euskal Herriko edozein txokotan aurkituko duzu euskara ikasteko euskaltegiren bat. Hemen duzu Bai Euskarari ziurtagiria duten euskaltegien zerrenda:

Euskara ikasteko laguntzak

Euskal Herriko udal askok diru-laguntzak eskaintzen dituzte euskara ikasteko. Berriki aurkeztu dituzte, adibidez, Gasteizko eta Donostiako eskaintzak. Zure inguruan dauden laguntzen inguruko informazioa nahi baduzu, gerturatu zaitez zure herriko udalera edo euskaltegira.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin