Bai Euskarari Sariak emango ditugu urriaren 24an. Bazatoz?

baisariak2019.jpg

Urtero bezala, aurten ere Bai Euskarari Sariak ospatzeko elkartuko gara eta zu bertan egotea gustatuko litzaiguke: Urriaren 24an, 13:30ean, Donostiako Miramar jauregian.

Euskarari argi egiten dioten bi entitate eta norbanako bat sarituko ditugu. Izpiz izpi, euskara eta euskararen unibertsoa argiz betetzen duten horiek aitortu nahi ditugu, euskaraz lan egin eta bizi nahi dugunontzat erreferente baitira.

Euskal komunitatearen aitorpen berezira etorri nahi baduzu, eman izena galdetegi honen bidez:

 

Ikusi iazko ekitaldiaren laburpen-bideoa:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin