Bai Euskarari Ziurtagiriaren sustapen lanean arituko den pertsona behar du Bai Euskarari Elkarteak. Era berean, Elkartearen gainerako proiektuetan ere parte hartuko du. Egun osoko lanpostua eskaintzen da, urtebeterako, luzatzeko aukerarekin.
Bestalde, Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko beste pertsona bat xerkatzen du Elkarteak. Bi hilabeteko denbora erdiko lanpostua eskaintzen da.
Hautaketa prozesua Lansarean.eus lan-atariaren bitartez bideratuko da. Curriculuma eta erreferentziak Lansarean lan-atarira bertara igo beharko dira. Hemen dituzue bi lan-eskaintzen xehetasunak:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin