Denda txikiak eta betiko merkatuak desagertzen ari dira merkatalgune handien aurrean. Hala ere, Gasteizko Hebillas merkatuak San Kristobal auzoko merkataritzaren erreferente izaten jarraitzen du. Merkatu horretan dago Etxabe harategia, Bai Euskarari komunitateko kidea, eta kalitatezko produktuei eta bezeroekiko arreta zainduari funtsezko elementu bat gehitu diote: berrikuntza.
Hala, joan den astelehenean postu berri bat zabaldu zuten merkatu horretan, aurrez prestatutako jakiak, gourmet produktuak eta kalitatezko elikagaiak dituena. Helburua ez da soilik merkatuan jada badiren produktuak eskaintzea; haratago joango dira. Goi-mailako sukaldariek etxeko modura egindako platerak prestatuko dituzte gure hurbileko haragi eta produktuekin.
Zorte on negozio-ideia berriarekin, Isabel eta Ismael!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin