Larunbatean, Donibane Lohitzuneko merkatu estaliaren aitzinean Eusko Elkarteen Egunaren lehen edizioa iraganen da, Euskal Moneta elkarteak antolatuta. Bertan parte hartuko du Bai Euskarari Elkarteak ere, elkarteak martxan dituen proiektuen inguruko informazioa emateko.
Elkarte eta laborarien herrixka bat izango da 10:00etatik 17:00etara arte. Euskal Monetako kide diren hauek parte hartuko dute, besteak beste:
Mutxiko, eta Ziburuko Kaskarotenia ikastolak prestaturiko talo eta ostatuarekin.
11:00etan, 2019ko Eusko %3aren banaketa egingo da: 20.000 eusko baino gehiago banatuko dizkiete lagun bezala aukeratutako 50 bat elkarteri. Urte osoan zehar euskoz egin diren trukaketen %3a jasoko dute.
Dohaintza hori enpresek euskoak eurotan aldatzen dituztelarik aplikatzen den %5eko komisioren bidez diruztatua da, eta horri esker Euskoa elkartasun eta elkarte biziaren finantziazio tresna ezin hobe bat bilakatu da.
Dirua jasoko duten elkarte ezberdin batzuk egongo dira bertan dohaintza eskuratzeko eta diru laguntza horrek beraien elkartean duen eragina aipatzeko.
Euskoaren inguruko informazio gehiago duzue Euskal Monetaren webgunean: http://www.euskalmoneta.org/
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin