#GasteizenBaiEuskarari mintzodromoa egingo dugu azaroaren 28an, 'Hiri aktiboa' gaitzat hartuta

Mintzodromoa_2019_kartela-web.jpg

Euskaraz, 1+1… Hamaika! izeneko ekimenaren barruan, azaroaren 28an gazte Mintzodromoa antolatuko dugu Oihaneder Euskararen Etxean, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin. 

Goizeko 10:00etan elkartuko gara Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleekin euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko. Aurtengo topaketan mintzagai izango dugun gaia Hiri aktiboa izango da eta horren bueltan ikuspuntu ezberdinak landuko dira: Hiri adimenduna, Mugikortasun hiria, Kirol hiria eta #LehenHitzaEus hiria. Gasteiz hiriaz ariko garenez, gonbidatu berezi bat izango dugu gurekin: Gorka Urtaran Gasteizko alkatea.

Ahoz ez ezik, gazteek #GasteizenBaiEuskarari eta #euskaraz11 traolak erabiliko dituzte haien iritziak eta ekarpenak sarean partekatzeko. 

Zozketak

  • Urtero bezala, Baskonia, Alaves eta Araskiren laguntza izango dugu eta eskertzekoa da beraien inplikazioa. Izan ere,  kirol elkarte horietako taldeen partiduetarako sarrerak izango ditugu parte-hartzaileen artean zozketatzeko.
  • Leocadia Zabalate elkarteak antolatzen duen Izan Zaitez Neu elkartasun kontzerturako bi sarrera zozketatuko ditugu.
  • Agur Etxebeste zineman ikusteko 10 sarrera.

Animatu!

Parte-hartzeko interesik bazenute, helbide honetara idatzita eman dezakezue izena: info@baieuskarari.eus

Parte hartu duzue inoiz mintzodromoan? Hemen duzue joan den urtekoaren laburpena:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin