Gasteiz, hiri aktiboa eta euskalduna

#GasteizenBaiEuskarari mintzodromoa ospatu dute Gasteizko gazteek

mintzodromoa2019-web.jpg

Gasteizko Euskaraz, 1+1… Hamaika!  ekimenaren barruan ospatu genuen atzo, azaroak 28, #GasteizenBaiEuskarari gazte mintzodromoa Oihaneder Euskararen Etxean, euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko. Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleak izan genituen gurekin: Gamarrako Ostalaritza Eskola, Carmelitas Sagrado Corazón ikastetxea, Ekialdea BHI, Egibide, Mendizabala, Santa Maria Marianistas ikastetxea.

Hiri aktiboa izan zuten mintzagai eta etorkizunera begira jarri ziren gazteak, etorkizuneko Gasteiz irudikatuz. Gonbidatu berezia Gorka Urtaran alkatea izan zen eta Gasteizko etorkizuna euskaraz irudikatzen duela azaldu zuen. Haren esanetan, euskara baita "euskaldunon altxorrik preziatuena" eta "lehen hitza beti euskaraz egitea" garrantzitsutzat jo zuen.

Bai Euskarari Elkarteak antolatzen du topaketa, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesarekin, ikasleen arteko harremanak euskaraz sustatzeko eta bizitzako arlo ezberdinetan hizkuntzaren egoeraz eztabaidatzeko.

#GasteizenBaiEuskarari mintzodromoa 2019

Launakako taldetan elkartu ziren parte-hartzaileak eta arlo ezberdinei buruz mintzatzeko aukera izan zuten.

Hasteko, hiri adimenduna edo smart city izan zuten mintzagai eta alde ezberdinetatik heldu zioten gaiari: hiriaren erabilera adimenduna egitera bideratuta duaden tresna teknologiko eta aplikazioak; big data eta kontrola; egunerokotasuna errazteko aplikazioak; euskarak aplikazioetan duen presentziaz...

Bigarren gaia mugikortasunaren ingurukoa izan zen. Hiriko mugikortasuna hobetzeaz eta garraio publikoaz aritu ziren, besteak beste. Gazte batzuek aipatu zuten garraio publikoa erabiltzen dutela, baina "garestiegia" dela.

Hirugarren gaia kirolarekin lotutakoa izan zen. Azken aldian kirol-hitzordu garrantzitsuak eman dira hirian (saskibaloia, iron-mana...) eta horietan euskarak duen presentziaz ere aritu ziren.

Azken gaia euskararen ingurukoa izan zen: Gasteiz, #LehenHitzaEus hiria. Kontsumo-harremanetan euskarari ematen dioten garrantziaz hitz egiten aritu ziren, besteak beste.

Urtero bezala, Baskonia, Alaves eta Araskiren partiduetarako sarrerak banatu zitzaizkien gazteei eta bi zozketa egin ziren:

 


Argazki guztiak hemen:

#GasteizenBaiEuskarari mintzodromoa 2019

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin