Zarauzko udalbatza aretoan ospatu dute Bai Euskarari Ziurtagiriaren hitzarmena sinatzeko ekitaldia, Bai Euskarari Elkarteko zuzendaria den Rober Gutiérrezek, Xabier Txurruka Zarauzko alkateak eta Irune Urbieta Euskara zinegotziak. Zarautzen 34 establezimenduk dute Bai Euskarari Ziurtagiria eta orain dela 14 urte sortu zen Zarauzko Udalaren eta Bai Euskarari Elkartearen arteko hitzarmen honen bidez, horietako 31 babesten dira.
Rober Gutiérrezek, Bai Euskarari Elkartearen zuzendariak, eskerrak eman dizkie Udalari aurten ere hitzarmena berritu dutelako eta Zarauzko ziurtagiridunei, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dugunontzat “bide-erakusleak” baitira eta bide diferenteak erakutsi dituzte helmugara iristeko, “ez baitago bide bakarra”, gaineratu du.
Gutiérrezek nabarmendu du, “izpiz izpi guztion argiak” direla beharrezko euskararen etorkizuna gero eta distiratsuagoa izan dadin eta espazioak argitsuak izan daitezen. Lan munduari “estrategikotasuna” aitortu zaiola esan du eta aitorpena egiteaz harago, “ekintzen garaia” dela esan du, “neurriak hartzekoa, urratsak egitekoa”.
Irene Urbieta Euskara zinegotziak, bestalde, esan du Zarautz euskararen normalizaziorentzat udalerri garrantzitsua dela: “Herri turistikoa izan arren eta biztanleria hazten joan den arren euskaldunen portzentajea eta euskararen erabilera mantendu dira azken 20 urte hauetan”.
Dena dela, Urbietak nabarmendu du Zarautzen euskararen alde lanean segi behar dela eta datorren urteko Euskaraldiaren leloari aipamena egin dio: “egin dezagun euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan. Guztion gogoa eta ahalegina eskatzen dituen helburua; helburu ilusionagarria; denoi dei egiten diguna: norbanakoei eta kolektiboei, herri aginteei, alderdi politikoei, langileen sindikatuei, enpresari-elkarteei, kirol, aisialdi nahiz kultur arloko elkarteei, gizartearen arlo desberdinetako erakundeei…”.
Hitzarmena sinatu ondoren familia-argazkia egin dute aretoan bildu diren entitateetako ordezkariekin batera.
Andere Produktu Profesionalak - Zerbitzua euskaraz
Asti Pinturak - Euskararen bidean
BIOARARTEKO Landa-Ingurumen zerbitzuak - Zerbitzua euskaraz
Blasenea Mintegi Ekologikoak - Zerbitzua euskaraz
Borda Ardoak - Zerbitzua euskaraz
Chapucetti Diseinuak - Zerbitzua euskaraz
Eguzki Taberna - Zerbitzua euskaraz
Ekia pentsioa - Zerbitzua euskaraz
EKOLIO Olio Birziklapena - Zerbitzua euskaraz
Etxabe Confort - Euskararen bidean
Euskadiko Halterofilia Elkargoa - Zerbitzua euskaraz
Garrastazu Optika - Zerbitzua euskaraz
Harrespil Hilerri eta Hileta Zerbitzuak S.L. - Zerbitzua euskaraz
Inmobiliaria Orio Txoko Txiki S.L. - Euskararen bidean
Iruretagoiena Harategia - Kukulu - Zerbitzua euskaraz
Laia Janari Denda - Zerbitzua euskaraz
Lizardi lanerako arropa-denda - Zerbitzua euskaraz
LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa - Zerbitzua euskaraz
Martiarena zapategia - Zerbitzua euskaraz
Mendizabal Kinkila Denda - Zerbitzua euskaraz
Orizar Burdindegia S.L - Euskararen bidean
Solozabal Autoeskola - Zarautz - Zerbitzua euskaraz
Talai Berri Txakolindegia - Zerbitzua euskaraz
Tropela Informatika eta Euskara Elkartea - Zerbitzua eta lana euskaraz
Zarautz Hileta Zerbitzuak S.A. - Zerbitzua euskaraz
Hotel Restaurante Argiñano - Euskararen bidean
Laguntasuna S.Coop. - Euskararen bidean
Oteitza Lizeo Politeknikoa - Zerbitzua eta lana euskaraz
Salbatore Mitxelena Ikastola - Zerbitzua euskaraz
Ulacia bidaiak S.L. - Euskararen bidean
Urola Kostako Hedabideak S.L. - Zerbitzua eta lana euskaraz
Zarauzko AEK euskaltegia - Zerbitzua eta lana euskaraz
Gipuzkoako Ur Kontsortzioa - Zarautz - Zerbitzua euskaraz
KSB Itur Spain S.A. - Euskararen bidean
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin