Abenduan lau entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari komunitatera

berriak-abendua2019.png

Bai Euskarari komunitateak hazten jarraitzen du. Geroz eta gehiago zarete euskara erabiltzeko eta sustatzeko lanean ari zareten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak. 2019ko abenduan lau entitate berri gehitu zaizkigu Bai Euskarari ziurtagiridunen komunitatera. Ongi etorri!

Gainera, entitate batek mailaz igo du eta 'Zerbitzua eta lana' euskaraz ziurtagiria eskuratu du. Zorionak!

Elhuyar Aholkularitza, Usurbil (Gipuzkoa).

Eric Arbide-Vignarte hortz-artatzailea, Senpere (Lapurdi).

Hiruko Taberna, Guardia (Araba).

Ostatu Upategia, Samaniego (Araba).

 

Maila igoera

 

Trapagarango (Bizkaia) Itxaropena Ikastolak maila igoera izan du: 'Zerbitzua euskaraz' maila izatetik, 'Zerbitzua eta Lana euskaraz' ziurtagiria izatera pasa da. Zorionak!

 

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin