Leire Bilbao Innobasqueko zuzendariari elkarrizketa 'Bai' aldizkarian

BZA30web.jpg

Bai aldizkariaren 30. zenbakia kalean da eta Leire Bilbao Innobasqueko zuzendaria elkarrizketatu dugu bertan. Besteak beste, berrikuntzaz eta euskaraz jardun dugu berarekin.

Gai hauek landu ditugu aldizkarian:

  • Leire Bilbaori elkarrizketa
  • Iluntze bat Gasteizen kontakizuna. Beñat Goitia eta Jon Gil
  • #GasteizenBaiEuskarari Mintzodromoa
  • Zarautz
 eta Gernika-Lumo
 ekitaldiak
  • 2019ko entitate berriak
  • Euskaragileak
  • Ipar Euskal Herriko komunitatea sendotzen
  • Plan estrategikoa


 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin