Bai Euskarari Elkarteak erantzukizunez jokatuko du datozen asteotan koronabirusaren krisiaren aurrean. Gure proiektu guztietan eta, bereziki, Bai Euskarari ziurtagiria duten entitate guztiekiko harremanetan, telelanaren aukera hobetsiko da behin-behinean.
Egunotan, hauek izango dira gurekin harremanetan jartzeko biderik eraginkorrenak: https://baieuskarari.eus/eu/
E-posta: info@baieuskarari.eus
Webguneko txata: baieuskarari.eus
Sare sozialak: @baieuskarari twitterren eta @BaiEuskarariElkartea facebooken.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin