.EUS domeinua eta zerbitzaria kosturik gabe

Ostalari, merkatari, kulturgile eta abarrentzat laguntza

puntueus-zabaldu-ate-berri-bat.jpg

PuntuEUS Fundazioak Zabaldu ate berri bat kanpaina abiarazi du egoera larri honen ondorioz ateak itxi behar izan dituzten negozioentzat. PuntuEUS Fundazioa Bai Euskarari komunitateko kide da: Bai Euskararai ziurtagiria du, 'Zerbitzua eta lana euskaraz' maila, hain zuzen ere.

Hemen duzue kaleratu duten oharra:

Zabaldu ate berri bat

Ostalaria, merkataria, kulturgilea… bazara lagundu nahi dizugu. PuntuEUS Fundazioak zure jarduera edo proiektua digitalizatzeko beharrezko baliabideak eskaini nahi dizkizu: .EUS domeinua eta zerbitzaria kosturik gabe lehen urterako.

  • Zure jarduera zabaltzeko .EUS domeinu-izena, zure online presentzia indartzeko.
  • Hosting-a, zure webgunea bertan jartzeko.
  • Zure domeinu-izena duen helbide elektronikoa, bezeroekin komunikatu ahal izateko.

Deskontu-kodea eskuratzeko  formulario hau bete behar duzu, zure eta zure jardueraren datuekin. Eskaera hori jaso eta gutxira jasoko duzu deskontu-kodea adierazitako helbide elektronikoan. Saiatuko gara ahalik eta tarte laburrenean bidaltzen baina, bidalketa eskuz egiten dugunez, baliteke kodea berehala ez jasotzea. Kontuan izan eskaintza honetan parte hartzeko baldintzak.

Laguntzarik behar baduzu jarri gurekin harremanetan laguntza@domeinuak.eus helbidera idatzita edo +34 943 08 50 51 zenbakira deituta.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin