Etxealditik Euskaraldira ekimena, etxeko hizkuntza ohiturak aldatzeko

etxealdetik-euskaraldira.png

Datorren astelehenetik, apirilak 20, maiatzaren 3ra bitartean egingo da Etxealditik Euskaraldira. Etxeko hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitea eta euskararen erabilera sustatzea izango du helburu, azaroan hasiko den Euskaraldiaren bigarren edizioari begira. 

Egunero, kanal ezberdinetan

Ekimenak irauten duen artean, goizero-goizero Euskaraldiko sare sozialetan (FacebookInstagram eta Twitter), Ahobizi zein Belarriprest Telegram kanaletan eta Euskaraldiko webgunean bideo labur eta mezu bidez emango dira Etxealditik Euskaraldira ekimena gizarteratu eta parte hartzeko jarraibideak.

  • Apirilaren 20an argitaratuko da lehen mezua, aurkezpen moduko bat.
  • Apirilaren 21etik 23ra hizkuntza ohituren gaineko hausnarketa egiteko proposamena zabalduko da.
  • Apirilaren 24tik 30era egunerokotasunean eta ohiko egoeretan oinarritutako zazpi ideia-proposamen kaleratuko dira.
  • Ekimena maiatzaren 3an gauzatuko den ekitaldi bateratuarekin amaituko da.

Nola parte hartu?

Parte hartu nahi duten herritarrak ekimenean zehar sortutako bideoak edo ateratako argazkiak sareratzera animatuko ditu Euskaraldiak, #EtxealditikEuskaraldira traolarekin eta @euskaraldia aipamena eginez.

Etxeetako leiho eta balkoietan ere koloretako puntu bat jartzea eskatuko zaie partaide guztiei, ekimenean parte hartzen ari direla adieraz dezaten.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkinak

@aldatsa@mastodon.eus 2020-04-18 19:45

Euskara eta euskal kulturarentzat sortutako Mastodon.eus sare sozialean ere Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartu nahi dugu. Euskaraldiak kontua ofiziala dauka bertan, eskertuko genizueke erabiltzea: https://mastodon.eus/@euskaraldia Facebook, Twitter eta Instagram-ek ez bezala, guk Ahobizi eta Belarriprest emojiak dauzkagu ;)



Iruzkina egin