Hezkuntza elebiduna hautatu dugu; ondo egin dugu?

euskal-haziak.png

Goiko galdera hori egiten dio bere buruari Euskal Haziak elkarteak kaleratu duen bideoko protagonistak. Bideoan XXI. mendean euskararen jakitea garrantzitsua dela erakutsi nahi izan dute eta, bide batez, erakutsi nahi izan dute zer leku duen Euskarak irakaskuntza katolikoan murgiltze edo elebidun sisteman.

Ikasle, irakasle, buraso, ikasle ohi eta zuzendarien lekukotasunak bildu dituzte ardatz hauen inguruan : euskaraz bizi; euskaraz eta euskara ikasi; eta euskaraz lan egin.

Euskal Haziak elkartea Bai Euskarari komunitateko kide da eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen du. 

Hemen duzue egin duten bideoa:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin