Gure komunitateko kideengana zuzentzeko kanal berria zabaldu dugu Bai Euskarari Elkartean: lankideen bideo-pilulak. Ezin ditugu entitateak bisitatu, ezin gara kalean egon, eta Internet baliatu nahi dugu komunitatearengandik gertu egoteko eta elkar hobeto ezagutzeko. Gure lanaren berri guk geuk emango dizuegu, zuzenean, bitartekorik gabe, 'GU'-tik 'ZU'-ra, komunitatea egiten jarrai dezagun.
Gaurtik aurrera bideo-pilulak gehituko zaizkie gure bestelako edukiei; elkarteko lan-taldeko kideok elkarteko zein gure komunitateko baliabideen inguruko informazioa emango dizuegu bideo motz hauekin.
Bai Euskarari Elkartean garai berrietara egokitzen jakin dugu, Ziurtagiria, Enpresarean, Lansarean lan-ataria eta Euskaragileak bezalako proiektuak bultzatuz. Euskarak arlo sozioekonomikoaren espazioak betetzen jarrai dezan nahi dugu eta horretarako inoiz baino beharrezkoagoa dugu komunitatea, bakoitzak bere arloan euskararen alde egindako pauso txikiena ere onuragarri da guztiontzat.
Bai Euskarari Elkartetik gure komunitatea motibatzen eta baliabideak eskaintzen jarraitu nahi dugu. Espero dugu bideo-pilula hauek gustukoak eta baliagarriak izatea.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin