Merkataritza arloan euskararen presentzia sustatzeko diru-laguntzak Gasteizen

zabalik1.png

Merkataritza establezimenduetan kanpoko errotulazioa aldatu eta izenetan euskara sartzeko, zein merkataritza eremuan euskararen presentzia eta erabilera sustatzearekin lotutako gastuetarako diru-laguntzak emango ditu Gasteizko Udalak. Bizilekua Gasteizko udalerrian duten, eta merkataritza jardueraren batean diharduten pertsona fisiko eta juridikoek eskatu ahal izango dituzte laguntzak.

 

Irailaren 30era arte zabalik dago diru-laguntzak eskatzeko epea.

Hiru arlotan ematen dituzte diru laguntza hauek:

  • Errotulazioa euskaratzeagatik: 600 € gehienez eduki den gastuaren erdira arte
  • Webgunea euskaratzeagatik: 600 € gehienez eduki den gastuaren erdira arte.
  • Bai Euskarari ziurtagiria izatearren: 450 € arte fakturaren %75 arte.

Diru-laguntzen inguruko informazio gehiago duzue hemen.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin