COVID-19: euskarazko kartelak merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzat
COVID-19 gaitzak eraginda, merkataritzan, ostalaritzan zein zerbitzu enpresetan lan egiteko modua aldatu da eta, bide batez, aken hilabeteotan ugaritu dira kontsumitzaileei zuzendutako kartelak, kasu askotan erdaraz agertzen direnak. Bai Euskarari Elkarteak euskaraz jarri ditu kartel horietako asko, behar dituenak erabili ditzan. Berebiziko garrantzia du denda, taberna, jatetxe eta zerbitzu enpresetako hizkuntza-paisaia euskalduntzeak, euskaraz erosi edo euskaraz lan egin nahi duten pertsonei aukera errazteko.
Gure komunitateari ekarpena egiteko asmoz COVID-19ak eragindako neurrien berri emateko hainbat kartel sortu ditugu, merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresentzat erabilgarriak izan daitezkeenak.
Kartel bakoitzak hiru bertsio ditu: euskara, euskara-gaztelania eta euskara-frantsesa.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin