"Gurean, pandemiak aberatsen eta pobreen arteko aldea are gehiago zabaldu du"

gotzone-.jpg

Intermon Oxfameko programen arloan egiten du lan Gotzone Olarrak, sentsibilizazio kanpainak zabaltzen, boluntarioek gauzatzeko proposamenak lantzen eta boluntario taldeak indartzen. Enpresarean Azokan parte hartu zuen Olarrak.

Injustizia eta pobrezia errotik kentzea da Intermon Oxfamen helburua. Zer arlotan lan egiten duzue hori lortzeko?

Alde batetik hainbat herritan, Espainiako estatuan barne, gizarte zibileko taldeekin egiten dugu lan programa ezberdinetan: bizimodua ateratzen laguntzeko programak, gizarte zibila indartzekoak, etab. Beste alde batetik, larrialdi egoera pairatzen duten eremuetan, ur garbia ekartzen laguntzen dugu, higienearen arloa lantzen dugu eta berreraikitze planak bideratzen ditugu.

Horrekin guztiarekin batera, ezinbestekoa da injustiziak salatzea, ezagutzera ematea eta inzidentzia politikoa. Azken honi dagokionez, talde eta erakunde politikoekin lan egiten dugu aldaketarako txostenak zein proposamenak lantzeko, herrialde bakoitzean zein nazioartean, eta baita pertsonak aldaketa horien alde mobilizatzeko.

Pandemia egoera honek zaildu egingo du oraindik ere zaila den egoera?  

Jakina! Mundu osoa jo du pandemiak. Oso egoera larrian bizi direnek ere pandemiari aurre egin behar diote; adibidez, Grezian harrapatuta bizi diren errefuxiatuek. Garapen bideko herrialdeetan gurean bezain gogor jo ez badu ere, osasun zerbitzuen eskasiak eta baliabide faltak hilkortasuna handitzen dute nabarmen, eta jendeak ezin dio lan egiteari utzi, bestela ez baitu jatekorik izango. Gurean, pandemiak aberatsen eta pobreen arteko aldea are gehiago zabaldu du; baldintza okerragoetan zeudenentzat, kolpe latza izan da pandemia.

2030 Agendak eta Garapen Iraunkorreko Helburuek nola egiten dute bat zuen helburuekin? 

Guztiz     dira gure helburu. Batzuk zuzenean lantzen ditugu gure lana izan direlako betidanik; beste batzuk, beste zenbait erakunderekin batera. Banaka aurkezten dira, baina elkarren arteko lotura handia dago. Pobrezia, gosea, ura, osasuna, hezkuntza dena da bat. Baita genero berdintasuna, lan duina edo desberdintasunen murrizketa, esaterako.

Zerbaitetan motz geratzen direla uste duzu? 

Zaila da alderdi guztiak sartzea, batez ere mundu osorako helburuak direnean. Horregatik egiten dira herrialdekako planak; baina oso inportantea da planok ikuspegi globala izatea, bestela helburuen asmoa galduko litzateke. Zer ez da agertzen? Beharbada kultura aniztasunaren babesa. Hezkuntzari buruzkoan, esaterako, zaila da helburuok betetzea, nork bere hizkuntzan ikasi ezin badu. Borroka handia izan da hizkuntza indigenak eskoletara eraman ahal izatea.    

 


 

#EnpresareanAzoka2020-ri buruzko zenbaki berezian argitaratutako elkarrizketa.

Ikusi aldizkaria:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin