Oposizio azterketak euskaraz egiteko baliabideak Lansarean.eus-en

lansarean-materiala.png

Lansarean.eus euskarazko lan-atarian, lan-eskaintzez gain, zenbait baliabide dituzue eskura oposizio azterketak euskaraz egin nahi dituzuenontzat: galdetegiak eta material biltegia. Bergoi Madernaz Bai Euskarari teknikariak emango dizue horien berri bideo honetan:

Lansarean erabiltzeko gidak

Lansarean.eus webgunea lana bilatu edo profesional egokiak aurkitzen laguntzeko euskarazko lan-atari bakarra dugu. 2015ean sortu zuen Bai Euskarari Elkarteak eta urtez urte webgunearen erabiltzaileen kopurua handituz doa. Iaz, erabiltzaileen iritziak kontuan hartuta, hainbat atal gehitu eta funtzionalitate berriak erantsi zitzaizkion. Gaurkoan, lan-ataria erabiltzeko gidak ere berritu ditugu.

Lansarean.eus-eko NOLA ERABILI? atalean dituzue gida berriak: lan bila ari direnentzat eta profesionalak aurkitu nahi dituzten enpresentzat gida bana egin dugu, lan-ataria erabiltzeko jarraibideekin.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin