Urriaren 30ean itxi zen hautagaiak aurkezteko epea eta guztira saria jasotzeko 50 hautagai aurkeztu ziren. Horietatik bost aukeratu ditu Lazarraga Sariak VI. edizioko epaimahaiak; azaroaren 26ko ekitaldian emango da horien berri.
Lexuri Ugarte Aretxaga, Arabako Foru Aldundiko Euskara eta Gobernu Irekia Sailaren zuzendaria buru dela, LAZARRAGA SARIAK VI. Edizioaren saridunak ebazteko epaimahaia hauek osatu dute:
Aurkeztutako 50 hautagaiak aztertu ostean (behean zerrendatu ditugu hautagai guztiak*), 2020ko sariketan bost sari banatuko dira, erakunde zein nobanakoentzat. Eremu sozioekonomikoan egindako euskararen kudeaketa baloratzeko honako irizpideak hartu ditu epaimahaiak kontutan:
Era berean, ezarritako beste neurri edo baliabide batzuk ere kontuan hartu dira, hala nola:
Euskaraz lan egiteko baliabideak.
Kontratazioak.
Barne agiriak.
Kanpo komunikazioa.
Hizkuntza paisaia.
Produktua kontsumitzen eta erabiltzen duten pertsonentzako elementuak.
Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitea enpresetan.
Formazioa euskaraz eskaintzea.
Euskaraz ikasteko aukera eskaintzea lanean.
Erantzukizun sozialarengatik nabarmendutako jarduera.
Euskara eremu sozioekonomikoan sustatzearekin zerikusia duen beste edozein neurri.
Sari-banaketa ekitaldia azaroaren 26an izango da, 18:00etan, Artium museoan. Ikuslerik ezingo da bertaratu eta zuzenean streaming bidez jarraitu beharko duzue ekitaldia.
1. Amorrortu Osteopatia
2. Arabako ALEA komunikazio taldea
3. Aresketa Ikastola
4. ARGI Argiztapena, Elektronika eta Markogintza
5. Lansarean, euskarazko lan ataria
6. ARTgia Sorgune Aretoa
7. Dalvez Argitarazleak
8. Bertako Igogailuak
9. Lanabeseko talde eragilea
10. Grafik Sarea Koop. Elkartea
11. Hala Bedi Irratia
12. Hitz Logopedia
13. Hyundai Eska autokontzesionarioa
14. Irribarre Zabalgana
15. Bai Euskarari Elkartea
16. Itzarri Enplegurako BGAE
17. Leo Barañano Abokatua
18. Lizarralde Soinua Txalaparta SL
19. Lope de Larrea ikastola
20. Aizpeolea Harategia
21. Aldapa Taberna
22. Askabide Klinika
23. Autocares Sobrón
24. AyG Asistencial
25. Gasteizko Artis Kreativa eskulan denda
26. Bionekazaritza
27. Doitu Ofimatika
28. Errota Hortz Klinika
29. Hiruko Taberna
30. Iturrienea Jatetxea
31. Iturrieta Sagardotegia
32. Museo del Organo Jatetxe begetarianoa
33. Martinez de Rementeria farmazia
34. Puente Farmazia
35. Teklak - Komunikazio eta audientzien estudioa
36. Txirrinduz
37. Uriarte Industrial
38. Albeniz Liburudenda
39. EBA,SL.
40. Ttipia Kultura
41. Adigrafik (Sorpresa opariak)
42. Kike Zurutuza
43. Josu Santamaria. Larrateko
44. Arabako Euskal Pilota Elkartea
45. ARBEL kooperatiba (Aramaio)
46. Kanpezuko tabernak, oro har
47. Kanpezuko Ekobasterra denda
48. Zaraobe Institutua
49. ELKAR
50. ASASAM
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin