Hiru ardatz izango ditu ekimenak:
Gutun bat helaraziko diete Euskal Herriko administrazio nagusiei, datozen urteetan euskalduntze-mugimenduak nolako baldintzak izan behar dituen jasota.
Martxoaren 28an, Euskal Herriko herrialde guztietan ekitaldiak egingo dira, 12:00etan. Ikusi ekitaldien zerrenda HEMEN.
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamikaren barruan antolatu diren ekitaldiak dira, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.
AEKren mezua irakurtzeaz gain, giroa berotzeko, bi abesti entzungo dira herri guztietan. Batetik, “Euskal Herrian Euskaraz” abesti ezaguna, eta, bestetik, berariaz egun horretarako sortu den “Lekukoa mingaina” bertso-rapa. Bestalde, herriaren arabera, bestelako ekintzak izango dira: bertsolariak, musikariak...
Korrika atzeratzeak zuloa eragin dio AEKri aurrekontuan eta banku bidezko finantzaketaren bitartez eman diote erantzuna, hasiera batean. Zorpetze horri aurre egiteko eta herritarren sostengua nahi dute. Aurten bultzada txiki bat, eta hurrengo ikasturtean izango den KORRIKAk babes erraldoia jasoko duelakoan daude. Ekarpenak webgune honetan egin daitezke, hainbat eratan:
https://www.aek.eus/ekarpenak/
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin