Viuda de Sainz: "Bai Euskarari Ziurtagiriak komunitatearekiko dugun konpromisoa bermatzen eta indartzen du"

4.jpg

Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Viuda de Sainz enpresako kideei egindako elkarrizketa dakarkigu hona. 2020ko martxoan eskuratu zuten Bai Euskarari Ziurtagiria, 'Bidean' maila, eta enpresan euskararen erabilera normalizatzeko lanean ari dira harrezkero.

Eraikuntza-enpresa da Viuda de Sainz. Zein arlotan lan egiten duzue?

Gure negozio arloek eremu zabala hartzen dutemota guztietako obra publiko eta pribatuen eraikuntza, ustiapen eta mantentze lanetan. Horrela, komunitatearen eguneroko funtzionamendurako funtsezko balioa duten edozein motatakoobra zibilak gauzatzen ditugu, ingurumen inpaktua murrizten duen eraikingintza iraunkorra bultzatuz eta sormena, elkarlana eta eraginkortasuna eskatzen duten obra bereziak burutuz. Bestetik, kalitatezko etxebizitzen sustapenean ere jarduten gara, eraikinak bertan bizi diren pertsonen beharretara ahalik eta hoberen egokitzea bilatuz. Gainera, I+G+b ikuspuntu berritzailea egiten ditugun proiektu eta jarduera guztien baitan dago, gure baliabideak optimizatzeko eta eraginkortasunaren eta aurrerapen teknikoaren bilaketa prozesuan.

1984an jaio zen zuen enpresa. Izan duzue urte hauetan bereziki zaila, berezia edo kutuna izan duzuen proiekturen bat?

Hasieratik hornikuntza eta komunikabide askoren hobekuntza ekarri duten hamaika proiektu egin ditugu, hala nola, autobiak, errepideak, zubiak, tunelak, metro-lineak, eta abar, gure lurraldeen zeharkako iragazkortasunari eta komunitatearen industria-, gizarte-, eta ekonomia-egituren hazkuntzari mesede eginez. Ezin dugu bakar bat era berezian nabarmendu, guztiek izaera paregabea dutelako eta bakoitzarekin zeozer berria ikasi dugulako beti.

Eraikuntza-sektoreak ere aldaketa handiak izan ditu azken urteotan, krisi ekonomikoak ere eragin handia izan zuen sektorean. Nola aldatu da eraikuntza urteotan?

Krisi ekonomikoak era basatian astindu zuen eraikuntza sektorea, hain zuzen ere. Krisi horren agerralditik, sektorea pixkanaka modernizatzen ari da, digitalizazio estrategiak bereganatuz eta 4.0 Industriaren abantailei heltzen saiatuz. Horrez gain, lehen pertsonan bizitzen ari gara ekonomia zirkularrerako paradigma aldaketa, Europar Batasunean estrategia-lerro komunitario berrietatik bultzatuta dagoena.

Erantzukizun korporatibo arloan hainbat gizarte-ekintza babesten dituzue. Zein dira zuen konpromisoak?

Viuda de Sainz-en badakigu balioa sortzeko gure gaitasuna erkidegoaren ekonomia eta gizarte garapenerako funtsezko elementua dela. Ezaugarri horrek harro sentiarazten gaitu, eta, besteak beste, pertsonen ongizatea, berdintasuna, inklusioa, elkartasuna, kultura, kirola eta prestakuntza sustatzen duten era askotako ekimenekin bat eginez partekatzen dugu.

Nola uztartzen da euskara zuen enpresan? Zein gainbalio ematen dio Bai Euskarari Ziurtagiriak zuen proiektuari?

Enpresako eguneroko jardueran eta horren parte garen pertsona guztion artean euskararen erabilera normalizatzeko ahalegina egiten dugu. Hortik abiatuta, Ziurtagiria lortzeko proiektuari ekin genion gure euskararekiko erantzukizuna gizarteari aditzera emateko asmoz. Era berean, ekimen honek komunitatearekiko dugun konpromisoa bermatu eta indartu egiten du.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin