Euspot Lehiaketa: zabalik dago Publikoaren Sarirako botoa emateko epea

bozkatu-1024x1024.jpg

Euspot Euskarazko Spot Lehiaketara lanak bidaltzeko epea amaituta, Publikoaren Sarirako botoa emateko garaia da orain. Aurten ere Bai Euskarari Elkarteak laguntzaile bezala parte hartzen du eta Publikoaren Saria emango dugu. Gure helburua arlo sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian eta gazteen artean ere eragitea. Maiatzaren 27an egingo da sari-banaketa, Aretxabaletako Arkupe aretoan, 19:00etan.

87 lan aurkeztu dira

Aurkeztutako lanen artean, 18 urtetik gorakoek eginiko 52 lan jaso dira eta 18 urtetik beherakoek eginiko 35 lan. 2021eko edizioan Euspoten parte hartzea itzela izan da: guztira 87 lan aurkeztu dira, iaz baino 36 spot gehiago.

Aurten ere Euskal Herriko leku askotan landu dituzte spotak: Hondarribia, Donostia, Durango, Gasteiz, Urruña, Irun, Bergara, Dima, Bilbo, Eibar, Arrasate, Aramaio, Leitza, Mungia, Etxalar, Mendexa, Azkoitia, Aretxabaleta, Zarautz, Soraluze, Orereta, Doneztebe, Hernani, Idiazabal, Garai, Legazpi, Oñati, Errezil, Sodupe, Barakaldo, Zarautz, Asteasu, Mendaro, Ataun, Etxebarria, Irura, Bermeo, Etxaguen, Leintza Gatzaga, Eskoriatza… Eskerrik asko guztiei, eta zorte on!!

Hemen eman dezakezue botoa:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin