Bai Euskarari erakusleihoak bozka ditzakezu Arabako komertzioen lehiaketan

erakusleihoak.png

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Arabako komertzioen erakusleihoen lehiaketa antolatu du zortzigarren urtez. Egitasmo horren helburua da merkataritza eta horren sormena sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Erakusleihoak lehiaketara aurkezteko epea gaindituta, bozkatzeko epea ireki da. Euskara erakusleihoan txertatzea ere sarituko da; 'Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria' emango du Bai Euskarari Elkarteak.

 

Lehiaketako establezimenduen artean nabarmendu nahiko genituzke Bai Euskarari Ziurtagiridunen komunitateko zazpi parte-hartzaile. Zorte on eta jarraitu euskara egunero zuen erakusleihoetan islatzen!

Maiatzaren 28ra arteko epea dago bozkatzeko.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin