Maiatzeko lorpenak

maiatzeko-lorpenak.png

Bai Euskarari Ziurtagiria lortzearekin batera, entitateek urtero zenbait helburu zehazten dituzte euskaraz ematen duten zerbitzua ahalik eta zabalena izan dadin. Helburu horiek betetzean lorpen bat izan ohi da beraientzako eta, hori aintzat hartuta, 'Ziurtagiridunen lorpenak' izeneko atala osatu dugu. Bertan joango gara lorpen horiek jasotzen.

Lorpen txiki bakoitza urrats handi bat da arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko eta pauso horiek ematen laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.

Maiatzean ziurtagiridunek izan dituzten lorpenak hauek izan dira:

Sutargin elebitan egiten dituzte orain:

  • Fakturak
  • Nominak

Centro Arcen:

  • Bisita txartela elebitan jarri dute.
  • Prebentzioarekin lotutako dokumentazioa elebitan dute eta lan arriskuen prebentzioaren plana euskararatu dute.

Oarsoaldea Garapen Agentzian:

  • Sozietateen gaineko zerga euskaratu dute
  • Mediku txostenak euskaraz jasotzen dituzte
  • Telefono konpainiaren laburpena euskaraz jasotzen dute
  • Euskararen Egunean langile bakoitzari eskatu zitzaion euskararekiko bere hausnarketa txiki bat egitea, eta jasotako guztiak liburuxka batean bildu dituzte.

Sr. & Sra.-n elebitan egiten hasi dira:

  • Bezeroentzako aurrekontuak
  • Fakturak

Ziurtagiria eskuratu nahi duzu?

Bi bide dituzu:

1. Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa  eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

2.  Jarrai gurekin kontaktuan: (+34) 943 59 21 48 / (+33) 5 24 33 61 96 / info@baieuskarari.eus

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin