Kooperatibismoa, enplegua eta lan eredu berriak aztergai, 'Elkarrengandik ikasiz' solasaldietan

01MK_Elkarrengandik_ikasiz_post-3_Post1080x1080_Sarrera.png

Bai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu, Kutxa Fundazioak babestuta. Irailean eta urrian, enpresekin lotutako hiru gairen inguruko hiru solasaldi zabalduko ditugu 'Elkarrengandik Ikasiz' atalean. Hiru lagun elkartu eta solasean jarri ditugu, kamera aurrean, bakoitzaren ikuspuntua azaldu, eztabaidatu eta elkarrengandik ikasteko asmoz.

Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. Xede horren barruan kokatzen dugu proiektu hau ere, Euskal Herriko enpresei ikasteko baliabide berri bat eman nahian.

Hauek izango dira solasaldi bakoitzeko gaiak eta parte-hartzaileak:

Kooperatibismoa atzo eta gaur

Balioak, hastapenetatik gaur arte ikasitakoa, egindako ibilbidea eta aurrera begirako erronkak.

  • Ander Etxeberria Otadui (Mondragon Korporazioa)

  • Naroa Elortza Gorrotxategi (Goiener-Olatukoop)

  • Aitor Bengoetxea Alkorta (Gezki)

Formazioa eta enplegu eskaintza euskal enpresa sarean

Nola egiten dugu? Zein eredu ezagutzen ditugu? Nola egin beharko genuke?

  • Antton Mendizabal Iturriza (Goizper Group)

  • Iban Uhalde (Alki)

  • Ainhitze Etxeberria Etxeberria (Orona Group)

COVID-19aren osteko lan eredu berria

Kontziliazioa, telelana, gaurko merkatuan bizirauteko/arrakastarako gakoak eta estrategia digitalaren garrantzia eta funtzionaltasuna.

  • Aitor Urzelai Inza (SPRI Taldea)

  • Iraitz Perez de Goldarazena Urkiola (Oreka IT)

  • Gorka Barruetabeña Iturriaga (Sorland)

Solasaldiak, osorik

Dagoeneko grabatu ditugu hiru solasaldiak eta irailaren 28an, urriaren 13an eta urriaren 28an zabalduko ditugu osorik, 'Elkarrengandik Ikasiz' atalean.

Ez badituzu solasaldiak galdu nahi, harpidetu zaitez Bai Euskarari Elkartearen buletinera eta izango duzu gure berri.

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin