Kontziliazioa, telelana, gaurko merkatuan bizirauteko/arrakastarako gakoak eta estrategia digitalaren garrantzia eta funtzionaltasuna aztertu zituzten #ElkarrengandikIkasiz solasaldian.
Parte-hartzaileak:
Aitor Urzelai Inza (SPRI Taldea)
Iraitz Perez de Goldarazena Urkiola (Oreka IT)
Gorka Barruetabeña Iturriaga (Sorland)
Bai Euskarari Elkartearen proiektua, Kutxa Fundazioaren babesletzarekin.
Solasaldi guztiak hemen: https://baieuskarari.eus/eu/proiektuak/elkarrengandik-ikasiz-solasaldiak
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin