Gaur, abenduak 2, egin da Arabako Enpresen Foroaren aurtengo 3. bilera. Euskara lanean txertatzeko adibide berriak jaso dituzte foroan parte hartzen ari diren enpresek eta, horrez gain, datozen hilabeteetarako hartu dituzten konpromisoen berri eman dute.
Arabako Enpresen Foroaren 3. bileran enpresentzako baliagarri diren adibideak eman dituzte:
Euskaliteko Ainhoa Egañak Hizkuntzen Kudeaketa praktiken bilatzailea aurkeztu. Euskaliten bildu dituzten zenbait enpresaren adibideak ere partekatu ditu.
Idoia Bustinduy Danobat Groupeko Kokmunikazio arduraduna eta Euskara planeko koordinatzaileak barne eta kanpo komunikazioan eman dituzten pausoak azaldu ditu.
Ulma Taldean aholkulari lanetan ari den Emuneko Izar Larrañagak pertsonen kudeaketaren inguruko azalpenak eman ditu: harrera plana, harrera protokoloa, euskara ikastaroak, etab.
Esteka honetan eskura ditzakezue hiru aurkezpenak: https://baieuskarari.eus/eu/proiektuak/arabako-enpresen-foroa/info/baliabide-eta-dokumentuak
2021 urteko Arabako Enpresen Foroan parte hartu duten entitateen logoekin mapa bat osatu dugu, eta bertan islatu dituzte enpresek aurrera begira hartu dituzten erronka eta konpromisoak. Enpresa hauek izan dira foroan parte hartu dutenak: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona - Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés eta Mondragon Korporazioa.
Aurtengo hiru bileretako argazkiak dituzue flickr-eko bilduma honetan: https://www.flickr.com/photos/baieuskarari/albums/72157719919688806
Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak iaz martxan jarri zuten foroa, Lanabes ekimenaren barruan, Arabako arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko. Bai Euskarari Elkarteak izan du 2021eko foroa kudeatzeako ardura. Datorren urteari begira, enpresek foroak jarraipena izatea eskatu dute, konpromisoen jarraipena egin eta enpresa gehiago ekimenera batu ahal izateko.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin