Azaroko lorpenak

lorpenak.jpg

Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzearekin batera, entitateek urtero zenbait helburu zehazten dituzte euskaraz ematen duten zerbitzua ahalik eta zabalena izan dadin. Helburu horiek betetzean lorpen bat izan ohi da beraientzako eta, hori aintzat hartuta, 'Ziurtagiridunen lorpenak' izeneko atala osatzen ari gara.

Lorpen txiki bakoitza urrats handi bat da arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteko eta pauso horiek ematen laguntzen du Bai Euskarari Ziurtagiriak.

Azaroan lorpen hauek izan ditugu:

cuadra-bus.jpeg

Autobuses Cuadrak lorpen hauek egin ditu azken hilabeteotan:

  • Asebetze inkestak euskaraz ere egiten dituzte.
  • Harrera planaren liburuxka elebietan eskaintzen dute.

Zorionak!

ananako-gatz-harana-fundazioa.jpg

Añanako Gatz Harana Fundazioak ondorengo lorpenak egin ditu:

  • ERP-a moldatu dute aurrekontuak, fakturak, albaranak, e.a. bezeroaren hizkuntzara moldatzeko. Gaztelaniaz, ingelesez zein euskaraz.
  • Karpeta eta artxibategi berri guztiak euskaraz jarri dituzte eta horrela egingo dute hemendik aurrera.
  • Urteko aurrekontuak euskaraz ere egiten dituzte
bodegas-candido-besa-s-c.png

Cándido Besa Upategia 'Bidean' mailatik 'Zerbitzua euskaraz' maila izatera pasa da. Zorionak!

Bordatxo_Jatetxea.gif

Bordatxo Jatetxean tabernako edarien hornitzailea aldatu dute. Horri esker hornitzailearekin harremanak, fakturak… euskaraz dira.

Hornitzaile berria:  Patxi Koop. ('Zerbitzua euskaraz' Ziurtagiria du)

Zorionak!

badegi-aholkulariak.jpg

Badegi aholkulariak enpresak lorpen hauek egin ditu azken hilabeteotan:

  • Aurrekontuak eta balantzeak elebitan jasotzeko aukera eskaintzen dute.
  • Hizkuntza paisaia erabat aldatu dute eta orain dena dago elebitan edo euskaraz.
  • Bezeroen intraneta euskaratu dute.
  • Lan kontratuak euskaraz egiten dituzte.
  • Bezeroei harrera hizkuntzaren berri galdetzen diete, eta horren araberako hizkuntza irizpidea finkatu.

Zorionak!

autocares-sobron.jpg

Autocares Sobron-en lorpen hauek egin dituzte:

  • Nomina eta finikitoak elebitan dituzte orain.
  • Argindar hornitzailea Goiener izatera pasa dira eta faktura euskaraz dute orain.
aiaraldea-kooperatiba-elkartea.jpg

Aiaraldea Kooperatiba Elkarteak honako lorpenak egin ditu:

  • Faktura eta kontabilitate programa euskaraz jarri dute, Odoo Open ERP-a
  • Ordutegi kontrolerako egiten dituzten txostenak euskaraz egiten dituzte.

Zorionak!

arakaldoko-udala1.png

Arakaldoko Udalak honako lorpen hauek egin ditu:

  • Arkitekto aldaketarekin orain txostenak euskaraz egin ahal dituzte
  • Lizentzia baimenak euskaraz egin ahal dituzte
  • Beste administrazioetan egiten dituzten baimenak eta lizentziak euskaraz egiten dituzte
  • Argindar faktura euskaraz eskuratu dute, Goienerrekin egin duten proiektuari esker.
LAB_Langile_Abertzaleen_Batzordeak2.jpg

LAB 'Zerbitzua euskaraz' maila izatetik 'Zerbitzua eta lana euskaraz' mailara pasa da. Zorionak!


IKUSI LORPEN GEHIAGO

 

Ziurtagiria eskuratu nahi duzu?

Bi bide dituzu:

1. Bete autodiagnostikoa: baieuskarari.eus/eu/auto-diagnostikoa  eta gu jarriko gara zurekin harremanetan!

2. Jarrai gurekin kontaktuan: (+34) 943 59 21 48 / (+33) 6 03 49 43 65 / info@baieuskarari.eus

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin