Euskarazko erakusleihoak sarituko dira Arabako Udaberriko Erakusleihoen IX. Lehiaketan

erakusleihoak2021.png

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, Arabako Erakusleihoen X. Lehiaketa jarri du abian, Arabako merkataritza sustatu eta erakargarriagoa egiteko helburuarekin. Euskara erakusleihoan txertatzea ere sarituko da; Bai Euskarari Elkarteak emango du sari hori.

(Argazkian, iazko lehiaketan parte hartu zuten Bai Euskarari komunitateko kideak).

Arabako merkataritza establezimendu guztiek parte hartu dezakete lehiaketan. Izen-ematea apirilaren 21a baino lehen egin behar da, proyectos@aenkomer.com e-posta helbidera idatzita edo Aenkomerren Aiztogile kaleko bulegoetara hurbilduz.

Erakusleihoak maiatzaren 11tik 27ra egon beharko dira ikusgai.

Sariak

  • Lehen saria: 1.000 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Bigarren saria: 600 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Erakusleiho birtual onenaren saria: 400€ + plaka+1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria (Bai Euskarari Elkartearen saria): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.
  • Herritarren saria (Facebook bidezko bozketa): 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Hemen dituzue lehiaketako oinarriak.

 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin