Hitzez ekiteko garaia da!

hitzez-ekiteko-garaia.jpeg

Martin Ugaldeko lankideekin batera egin du Bai Euskarari Elkarteak #Korrika22|ren kilometroa gaur Andoainen. Ane Munin eta Amai Atxukarro lankideek eraman dute lekukoa, emozioz beterik. Aurtengo Korrikaren mezuak dioen bezala, hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da! Ekinez eragingo dugu eta eginaraziko diogu elkarri, euskara ikasle, agintari zein eragile orok, guztiok elkarrekin.

Korrika 22 AndoainenKorrika 22 Andoainen

Donostian bukatuko da 22. Korrika igandean, apirilaren 10ean, eta festa erraldoia antolatu dute bukaerarako.

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin