Ziurtagiridunak ezagutuz: Oreka IT

ZiurtagiridunakEzagutuz.png

Bai Euskarari Elkartearen zati garrantzitsuenetakoa da ziurtagiridunen komunitatea eta komunitate hori bistarazteko eta entitateei leiho berri bat zabaltzeko asmoz, 'Ziurtagiridunak ezagutuz' saila hasi dugu. Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateak ekarriko ditugu hona eta, bideo baten bidez, haien jarduna azaldu eta euskararen arloan egin dituzten urratsen berri emango digute.

Oreka IT-ko Beatriz Meabek emango dio sailari hasiera. Gasteizen, Mutiloan (Nafarroa) eta Leioan (Bizkaia) ditu bulegoak Oreka IT-k eta 'Zerbitzua euskaraz' eskaintzen dute.

Zuek ere zuen entitatearen berri eman nahi baduzue, jarri gurekin kontaktuan: https://baieuskarari.eus/eu/harremana

Euskararen arloan pausoak eman nahi badituzue, Bai Euskarariren auto-diagnostikoa bete dezakezue:

BETE AUTO-DIAGNOSTIKOA

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin