"Euskara txertatzeko lanean ari direnei bultzada eman eta hasi nahi dutenentzat erakusleihoa" izateko asmoz, Euskara Langai jardunaldia egin zen maiatzaren 24an Iruñean, Baluarten. Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearen bitartez, antolatu zuen jardunaldia eta Bai Euskarari Elkarteak izan du prestatzeko eta kudeatzeko ardura.
Hainbat enpresa eta entitateren praktika onak izan zituzten hizpide jardunaldian, bai Nafarroakoak, baita lurraldetik kanpokoak ere.
Jardunaldia zuzenean eskaini zen streaming bidez eta Euskaralangai.eus webgunean duzue ikusgai:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin