Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan... Arabako enpresetan

52084885334-ba21b3e8da-o_11_640x380.jpeg

Arabako Enpresen Foroaren bitartez euskara lanean txertatzeko pausoak eman dituzte Arabako 18 bat enpresek. Aurtengo azkeneko saioa ekainaren 30ean izan zen eta Bai Euskarari Elkartea arduratu da kudeaketaz. Foroaren inguruko erreportajea egin dute Enpresabidea.eus webgunean.

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan... Arabako enpresetan

Arabako Enpresen Foroak bi urte daramatza martxan, lurraldeko enpresek euskara sustatzeko esperientziak partekatu, praktika onak ezagutu, eta barnera begira aurrerapausoak emateko asmoz. Bai Euskarari elkarteak egiten ditu bideratzaile lanak, Eusko Jaurlaritzarekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Gasteizko Udalarekin lankidetzan

>>Segi irakurtzen<<

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin