Atzo, urriak 16, Elikaduraren Nazioarteko Eguna izan zen, munduko jendeak mundu osoko elikagaien arazoaz jabetzea eta elkartasuna sendotzea helburu duena.
Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak (FAO) ezarri zuen nazioarteko eguna, elikagaien inguruan dauden arazoak azaleratzeko eta, batez ere, landa eremuetan bizi eta lan egiten dutenen bizi baldintza duinak bermatzeko.
Bai Euskarari Elkartean argi dugu gertukoaren eta tokikoaren garrantzia, eta horregatik, Elikaduraren Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, Bai Euskarari Komunitatea osatzen duten lehen sektoreko eragileak partekatu nahi ditugu zuekin, tokikoa zaintzen, garatzen eta bertakoa euskaraz kontsumitzeko aukera ematen digutelako!
Arabako Txakolina Jatorrizko Izena Amurrio
Bionekazaritza Gasteiz
Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendapen Babestua Gasteiz
EHNE Bizkaia Abadiño
AZTI - Derio Derio
Euskal Herria Esnea Karrantza
Errigora Lekeitio
AZTI - Itsaso eta elikagaien zentro teknologikoa Sukarrieta
GIFE - Gipuzkoako Frisoi Elkartea Azpeitia
HEBE - Herri Behi Elkartea Azpeitia
LizagaSar Sagartokixa Elgoibar
Artzai Gazta Elkartea Idiazabal
Oihan Txiki Kooperatiba Orexa
AZTI - Pasaia Pasaia
EHNELUR Tolosa
Blasenea Mintegi Ekologikoak Zarautz
LURBERRY Fruitu txikien landare mintegi ekologikoa Zarautz
Hazitik Lilia Senpere
Bortzak Bat Kooperatiba. Arantza
Albaitaritza SL - Elizondo eta Irurtzun
Basahuntz Ehiztari Elkartea Goizueta
Mamiño Aldude
Irulegiko Sotoa - La Cave d'Irouleguy Baigorri
AFOG Izura-Azme
Biharko Lurraren Elkartea Izura-Azme
Lurzaindia Izura-Azme
Association des Producteurs fermiers du Pays Basque - IDOKI Euskal Herriko etxe ekoizleen elkartea Izura-Azme
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin