'Bai' aldizkariaren 36. zenbakia kalean da eta zuen egoitzan jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenok. Enpresarean Azokan izan genuen gaiari tiraka, azokan parte hartu zuten hainbat kide ekarri ditugu aldizkariko elkarrizketen atalera: Jose Miguel Ayerza ADEGIko zuzendari nagusia; Jone Nolte, ASLEko zuzendari nagusia eta Laborpar-eko presidentea; Leyre Madariaga, Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan; eta Romain Roquefère eta Irati Rodriguez, HUPIko zuzendaria eta Negozio garapeneko arduraduna, hurrenez hurren.
Horiez gain, Elkarrengandik Ikasiz solasaldien laburpenak, Athletic Fundazioan egin genuen foroaren berri eta komunitatearen inguruko albisteak aurkituko dituzu zenbaki berrian.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin