Hizkuntza-praktikaren behaketa egingo dugu Ardoaraban. Lagunduko diguzu?

Ardoaraba2.png

Gasteizen antolatzen diren hainbat ekitaldiren hizkuntza-praktikaren behaketa egiten ari gara. Gasteizko Udalaren Euskara Elkarguneak proposatuta Udalak diruz laguntzen dituen edo-eta, kontratu zein hitzarmenen bidez babesten dituen ekitaldien hizkuntza-praktika aztertzea. Lanaren ardura Bai Euskarari Elkartearena da. Aurten Gasteizko IronMan-a eta Magialdiaren hizkuntza azterketak egin ditugu, eta hirugarrena egingo dugu orain, Ardoaraban.

Behaketa burutzeko Ardoarabara joango zareten herritarren laguntza ezinbestekoa zaigu. Horretarako, abenduaren 3tik 7rabitartean egingo den azokara joatekoak zareten herritarrei deialdia egiten dizuegu, hizkuntza erabileraren behaketa egin eta honako formularioa bete dezazuen:

https://baieuskarari.eus/eu/galdetegi-berria/2022/ardoaraba

Gune ezberdinetan egingo diren ekintzetan erabiltzen diren hizkuntzei erreparatuko zaie: informazio bulegoetan, azokan zehar egingo diren ekitaldietan, komunikabideen aurreko aurkezpenetan, banatuko diren euskarrietan, kale-ekintzetan, besteak beste.

Froga dokumentalak (hizkuntza paisaiaren eta bestelako euskarrien argazkiak, bideoak, etab.) jasotzeko aukera izanez gero, eskertuko genizueke info@baieuskarari.eus helbidera bidaltzea.

Euskara hobeto kudeatzen laguntzeko

Ekitaldian bertan formularioa betetzeko aukera izango da, mugikorraren bidez, eta jasotako datuekin ondorio txostena argitaratuko da, aholku eta gomendio sorta batekin batera, Gasteizko Udalaren Euskara Elkargunean aurkezteko. Halaber, baliagarria izango da aurrerantzean ekimenaren antolatzaileek eta Gasteizko Udalak euskara hobeto kudeatu dezaten.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin