Ingurumen erdaldun batean pasa duzu eguna eta euskara faltan botatzen duzu? Euskara ikasten ari zara eta zure ulermena hobetu nahi duzu? Zure inguruko berriez informatua egotea gustatzen zaizu? Mila arrazoi daude gure hurrengo zerrenda begiratu eta euskarazko hedabide hauek jarraitzeko! Hona hemen Bai Euskarari Komunitatea osatzen duten Euskal Herri osoko euskarazko hedabideak:
Aiaraldea Kooperatiba Elkartea Laudio
Arabako ALEA Komunikazio taldea Gasteiz
BERRIA – Gasteiz Gasteiz
Hala Bedi Irratia Gasteiz
BERRIA – Bilbo Bilbo
Binke hilabetekaria Galdakao
Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza Markina-Xemein
Bertako Hedabideak Andoain
Berria Taldea Andoain
Goiena Komunikazio Taldea Arrasate
Goierriko Hedabideak E.M. Beasain
Irutxuloko Hitza Donostia
Oiartzualdeko Hedabideak E.M. Errenteria
Tolosaldeko Komunikazio Taldea Tolosa
Berria - Iparraldeko Ordezkaritza Baiona
Entzun ikus elkartea - Gure Irratia Uztaritze
Mediabask Urruña
BERRIA – Iruñea Iruñea
Karrape Irratia Leitza
Plaza Berri Agerkari Digitala Barañain
Xaloa Telebista Baztan
Aldudarrak bideo Bidarrai
Euskal Hedabideak Bidarrai
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin